‘Eskutik eskura’ liburua aurkeztuko dute ostiralean Igartubeitin
Liburua osatzen duten 40 argazkietatik gehienak Igartubeiti baserrian aterata daude.Joseba Urretabizkaia Joseba Urretabizkaia argazkilariak (Tolosa, 1965) Eskutik eskura bere azken liburua aurkeztuko du ostiralean Igartubeitin. Argazkia, kirola eta hitza uztartu ditu liburuan, «mendeetan zehar Euskal Herriko baserriak eutsi eta mantendu dituzten emakumeak» omentzeko helburuarekin. Liburua «justizia poetikoaren ekintza bat» dela dio Urretabizkaiak, «emakumeek etxeetan eta gizartean izan duten garrantzia» azpimarratzeko.
Guztira, 29 emakume kirolarik hartu dute parte proiektuan. Ezkioko Igartubeiti baserrian aterata daude liburua osatzen duten 40 argazkietatik gehienak eta erreportajerako jantziak ere bertatik hartutakoak dira. Irudiei «indarra gehitzeko» hamabi emakume bertsolariren errimak osatzen dituzte irudiak: Maider Arregi, Ekhiñe Zapiain, Haizea Arana, Maddi Ane Txoperena, Ane Labaka, Jone Uria, Ohiana Arana, Haiara Aizpurua, Alaia Martin, Saioa Alkiza, Amaia Agirre edo Onintza Enbeita. Iñaki Perurena harri jasotzaileak sinatu du liburuaren hitzaurrea.
Aurkezpena, baserrian
Urretabizkaiak zuzentzen duen Xibarit argitaletxeak argitaratu du liburua eta jendaurreko lehenengo aurkezpena, ostiralean 19:00etan izango da Igartubeiti baserri museoan. Bertan, argazkilariak proiektuaren nondik norakoak azalduko ditu eta liburua eskuratzeko aukera izango da, 40 euroan.
Argazkiak: JOSEBA URRETABIZKAIA




















