Kantu festan batuko dira Santa Zezilia ospatzeko
Zegamako txistulariak herriko kaleetan zehar, Zegamako Txistularien egunean. Aimar Maiz Zegamako musikariek Santa Zezilia eguna ospatuko dute larunbatean, Kantu festarekin. Orkatz abesbatzako, Zegamako txistu taldeko eta Tobera musika eskolako kideak batuta ospatuko dute euren eguna. 12:30ean ekingo diote goizari, kantu jira batekin. Poteoa egingo dute txistulariek eta trikitilariek lagunduta. Kantu bazkari herrikoia egingo dute, gero (14:30) frontoian.













