Stop Fosilak elkarteak hitzaldia egingo du azaroaren 24an Arranon
Elkarteko kide den Gorka Laurnaga ekintzaile ekologista izango da hizlaria.
Stop Fosilak elkarteko Unai Laurnaga, Lasarte-Orian egindako hitzaldi batean.Txintxarri Arrano Kulturak antolatuta, Stop Fosilak elkarteak Klima, fosilak, berriztagarriak hitzaldia eskainiko du azaroaren 24an, asteartean, Arrano elkartean, 18:30ean hasita. Elkarteko kide den Gorka Laurnaga ekintzaile ekologista izango da hizlaria.
Stop Fosilak elkartea klima aldaketak munduan dituen ondorioen inguruan eztabaida sustatzeko eta horren aurrean ekiteko proposamenak gizarteratzeko taldea da, arreta berezia jarriz erregai fosilen arazoan eta trantsizio ekologikoan. Larrialdi klimatikoaren testuinguruan, elkartearen esanetan, “deskarbonizazioa lehentasun sozio-ekologiko handienetarikoa” da, eta, horri erantzuteko asmoz, energia berriztagarrien aldeko jarrera sustatzeko lan egiten du.













