Arriaran Itsasotik banatu zenekoa aitzakia hartuta, auzo eta herri izaerei buruzko solasaldia
Iker Santxok, Pilare Muxikak eta Mikel Dorronsorok makina bat datu historiko eman dituzte, Arriaraini, Itsasori eta Gudugarretari buruz. Intxaurpe elkartea izan da antolatzailea, eta bertan egin dituzte solasaldia eta ondorengo bazkaria.
Arriarango solasaldian Pilare Muxika, Iker Santxo, Maixabel Urdangarin eta Mikel Dorronsoro.Tere Madinabeitia Datorren urtean mendea beteko da Arriaran auzoa Itsasotik banandu, eta Beasaingo parte izatera igaro zela. Auzoko Intxaurpe elkarteak ez du hutsean utzi nahi halako gertaeraren urteurren borobil hori, eta prestatu du ekitaldi sorta bat. Lehena, Iker Santxok idatzitako Arriaran mendez mende: 1305-2026 liburuaren aurkezpena izan zen, auzoaren historia jasotzen duen lanarena.
Bigarren ekitaldia gaur bertan izan da, mahai inguru bat, 100 urte Beasainekin. Historia bat Itsasorekin izenburukoa. Iker Sanchok berak, Pilare Muxikak eta Mikel Dorronsorok dozenaka lagun bildu dituzte eguerdian Intxaurpe elkartean, Arriaran auzoari buruz, Itsasori buruz eta gara batean herri izandako eta gaur Beasaingo auzo den Gudugarretari buruz esandakoak entzuteko. Herri, auzo eta herri-auzo izaera administratiboaz eta sentimenduaz ere hausnartu dute hiru gonbidatuek, Maixabel Urdangarin arriarandarrak gidatuta.
Amaitu eta gero, bazkaria izan dute, eta hor ere jarraitu dute gai horietaz hizketan.














