ETAk duela 25 urte hildako bi ertzainak omendu dituzte Beasainen
Ana Isabel Arostegi eta Javier Mijangos Zaldizurretako biribilgunean hil zituzten 2001ean, trafikoa arautzen ari zirela; Ertzaintzak omenaldia egin du atentatua gertatu zen leku berean.
Gaur goizeko ekitaldia, irudian. Josu Zabala Ana Isabel Arostegi Legarreta eta Javier Mijangos Martínez de Bujo ertzainak gogoratu dituzte gaurko egunez Beasainen, ETAk hil zituenetik 25 urte bete direnean. Bi agenteak 2001ean hil zituzten, Zaldizurretako biribilgunean trafikoa arautzen ari zirela.
Ertzaintzak antolatutako omenaldi-ekitaldia atentatua gertatu zen leku berean egin dute, bi ertzainen memoria gogora ekartzeko. Bertan izan dira, besteen artean, Leire Artola Beasaingo alkatea eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburua.













