Goierri misterio jolas baten jokaleku bihurtu da berriz ere

BERRIAk eta Txintxa Misterio Jolasak elkarteak ‘Aizkorri. Larreetako zaindaria’ misterio jolasa argitaratu dute elkarlanean.

Jolasa, irakurketa, euskara, eta euskal kultura eta ondarea lantzea da BERRIA eta Txintxa Misterio Jolasak elkarteak lankidetzan argitaratu duten Aizkorri. Larreetako zaindaria jolasaren xedea. Goitur eta AMPO izan dituzte laguntzaile, eta, talde kohesioa bultzatzeko eta parte hartzaileek ondo pasatzeko ez ezik, aukera ematen du modu aktiboan kontzeptu ugari lantzeko ere.

Nazioartean halako jolasek duten arrakasta ikusita erabaki zuten euskarazko misterio jolasen ildoan sakontzea bi eragileek, joan den urtean, eta, ikusita zer nolako harrera beroa izan duten aurkeztutako bi produktuek, —Aralarko Ttantta eta Misterio kasu laburrak—, bigarren edizio bat sortzeko pausoa eman dute; oraingoan, Aralarren ez baizik Aizkorrin girotuta.

Euskarazko aisialdi eskaintzan ekarpen bat egiteaz gain, Goierri eskualdea ezagutarazi eta mapan kokatzeko aukera emango du jolasak, parke naturalean ez ezik eskualdeko zenbait herritan kokatuta baitago jokalariek argitu beharreko misterioa.

Aizkorri. Larreetako zaindaria jolasa, iaz argitaratutako biekin batera, eskuragarri dago dagoeneko BERRIA egunkariaren dendan. Produktua aurrez aurre ikusi nahi dutenek hartarako aukera izango dute Durangoko Azokako BERRIAren erakusmahaian, Barrenkaleko 31. eta 32.ean.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa