Bizikleta eta patinetea erabiltzeko ikastaroa, ikasleentzat

Datorren abenduaren 2an izango da, asteazkena, 16:00etatik 18:00etara bitartean. Aurrez izena eman behar da.

Legorretan ikasleei zuzendutako bizikletaren eta patinetearen erabilera lantzeko ikastaroa egingo dute datorren abenduaren 2an, asteazkena, 16:00etatik 18:00etara, Pump Truck-ean. Saioa Lehen Hezkuntzako (LH) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleei zuzenduta dago, eta parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena.

Horretarako, izen-emate galdetegia bete beharko dute. Ikastaroaren kostua 5 eurokoa da, eta ordainketa Kutxabanken ES40 2095 4408 53 1060024709 kontu-zenbakian egin beharko da. Ordainketa egin ondoren, ordainagiria kultura@legorreta.eus helbide elektronikora bidali beharko da.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa