Gizakiaren eta naturaren arteko lotura, 'Banaezinak' erakusketan

Udalak adierazi duenez, hiru helburu nagusi ditu erakusketak: ikertzaileen lana aitortzea, ondarea ezagutaraztea eta zientzia erdigunean jartzea. Bonberie aretoan dago, abenduaren 10era arte.

Adur Ugartemendia alkateordea eta Leire Artola alkatea, erakusketan.Beasaingo Udala

Banaezinak. Natura eta gizakia: historia partekatu bat erakusketa ibiltaria zabalik dago Bonberie aretoan, abenduaren 10era arte. Aranzadi Zientzia Elkarteak ekoitzi du Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuarekin sinatutako lankidetza hitzarmenaren barruan.

Sarrera doako da, eta astelehenetik igandera 19:00etatik 20:00etara egongo da irekita. Asteburu eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara ere bisitatu ahal izango da.

Beasaingo Udalak erakusketaren “balio eta ekarpen handia” nabarmendu du: “Herriari, zientzia eta jakintza herritarrengana zabaltzeko aukera aparta eskaintzen du, eta, era berean, gure ondarea eta natura babestearen garrantziaz jabetzeko eta gizakiak ingurunearekin duen harremanaz hausnartzeko tresna ezin hobea da”.

Erakusketaren ardatz nagusia gizakiak naturarekin izan duen harreman historikoa da. Antolatzaileek azaldu dutenez, “Historiaurretik gaur egunera arte naturari lotuta egindako ibilbideari buruzko hausnarketa sakona” izan nahi du: “Etengabeko harremana izan arren, zenbaitetan naturatik urrun edo hari bizkarra emanda egin dugun bidaia, hain zuzen”.

Udalak adierazi duenez, hiru helburu nagusi ditu erakusketak: ikertzaileen lana aitortzea, ondarea ezagutaraztea eta zientzia erdigunean jartzea. Bertaratzen direnek, besteak beste, Mutrikuko leize batean berreskuratutako bisonte garezur baten erreplika, hainbat garaitako mikroskopioak, historiaurreko aizkora bat eta Aranzadi Zientzia Elkartearen Etnografia eta Ondare Bildumako bestelako pieza baliotsuak aurkituko dituzte.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa