Zumarragako Udalak ostiralean piztuko ditu Gabonetako argiak
Hainbat ekitaldi antolatu dira horren inguruan
Zumarragako Udalak ostiral honetan piztuko ditu Gabonetako argiak. Urteroko moduan, hainbat ekitaldi antolatu ditu horren inguruan. 17:00etatik 19:00etara hainbat jarduera izango dira gizarte arloko elkarteen eskutik: Esku Hutsik elkartekoekin txapak egingo dituzte, Gipuzkoako Itxaropen Telefonokoekin besarkaden jokoa eta Aspacekoekin saskiak. 18:30ean txokolatea banatuko dute Azokako arkupeetan. 19:30ean Gaboneko argiak piztuko dituzte. Aurten, Zumarragako Pertsona Nagusien Kontseiluko kideek eta Haur eta Nerabeen Kontseiluko kideek piztuko dituzte. Bukatzeko, 19:45etik 20:15era Secundino Esnaola musika ikastetxeko kantu taldeak emanaldia egingo du plazan.













