EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean
Odolki Lehiaketa

Deba harategiak irabazi du Gipuzkoako eta Euskal Herriko odolki lehiaketa

Gipuzkoako 27. eta Euskal Herriko 2. Odolki Lehiaketa jokatu da gaur Ordizian. 13 parte-hartzale izan dira.

Euskal Herriko eta Gipuzkoako Odolki Lehiaketako sari-banaketa.Manex Usarralde

Ezkio-itsasoko Deba harategiak irabazi du Euskal Herriko II. eta Gipuzkoako XXVII. Odolki lehiaketa gaur goizean, Ordizian. 175,5 punturekin lortu ditu bi txapelak.  Bigarren Bekokarnizerie zaldibiarra sailkatu da eta hirugarren Mujika Odolkiak ordiziarra, biak 175 punturekin, laugarren Durangoko Alberdi harategia izan da 166 punturekin eta bosgarren Aiako Txarri-Txiki harategia 161,5 punturekin.

Horietaz gain, beste lehiakide batzuk ere izan dira: Orioko Kepa Loidi harategia, Beasainmendiko Odolkiak, Beasaingo Olano harategia, Tolosako Muñagorri harategia, Gernikako Jesus Mari Martija harategia, Iruñeko Ederra harategia, Etxarri-Aranatzeko Karasatorre harategia eta Asteasuko Javier Iraola harategia; denera 13 partaide. 

Odolki onena zein izan den erabaki duen epaimahaia gastronomia eta beste arlo batzuetako adituez osatu da: Eneko Azurmendi Zaldibiako Lazkaoetxe jatetxeko sukaldaria, Arantxa Arrizabalaga Beasaingo Kattalin erretegiko sukaldaria, Andoni Chinchilla Jakitea elkartekoa eta Urnietako hoteleko sukaldaria,  Mertxe Inza Berrobiko Iriarte jatetxeko sukaldaria, Juanma Garmendia kofradia gastronomikoen federazioko lehendakaria, Antxon Corral CEBANC ostalaritza eskolako hezkuntza zuzendaria, Diario Vascoko Eli Belauntza kazetaria, Goierriko Hitzako Tere Madinabeitia kazetaria eta zozketaz aukeratu den Ordiziako herritar bat. 

Lehiaketa honen bitartez, odolkiaren kontsumoa bultzatu eta zabaldu nahi da. Halaber, odolkiari erreferentzia argi bat eman nahi diote kontsumitzaileari, eta baita Euskal odolkiaren kalitatea zein den jakiteko parametro zehatzak eskaini. Lehiaketa martxan egon bitartean Jakintza Ikastolako ikasleak odolki pintxoak saltzen aritu dira.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa