EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean

Zumarragako erraldoia

Klara Larrañaga parkeko sekuoia duela 150 inguru landatu zuten eta inguruotako zuhaitz ikusgarriena da

Zumarragak ere badu bere erraldoia. Ez da Altzokoa bezain ezaguna, baina altuagoa da. Hura Altzotik mundura atera zen eta hau, berriz, kanpotik Zumarragara ekarri zuten. Ez dute bere inguruko pelikularik egin, baina Zumarragako sekuoiak erreportaje bat merezi du gutxienez. Ez da Euskal Herriko zuhaitz altuena, baina bere kokapena oso berezia da. Izan ere, herri erdi-erdian dago. Udaletxearen ondoan. Udaletxeari itzal egiten dio eta eroriko balitz bota egingo luke. Jose Antonio Alberdik landatu zuela uste da, duela 150 urte baino gehiago.

Jose Antonio eta bere anaia Ignazio Maria Amerikara joan ziren XIX. mendearen erdialdean eta aberastuta itzuli ziren herrira. Euskadi plazako lursailak erosi zituzten eta ondoren Zumarragako Udalari saldu zizkioten aipatutako plaza eta udaletxea egin zitzan. Beraiek bi etxebizitza egin zituzten, bakoitza udaletxearen albo batean. Jose Antoniok egun batzokia dena egin zuen eta bere anaiak Itarte Etxea. Egun, azken eraikin hori udalaren esku dago. Udalak udaletxea handitzeko erosi zuen.

Sekuoiaren parkea Jose Antoniok egin zuen. Bere etxeko parkea zen. EAJk Zumarragako Udalari eman zion Jose Antonioren etxea erosi zuenean. Parkeko erregea Zumarragako erraldoia da. Izan ere, inguruotan ez dago zuhaitz handiagorik. Sekuoiak Amerikakoak dira eta hona indianoen eskutik iritsi ziren. Hala, gehienak beraien lorategietan landatu ziren.

Balio berezikoa

Eusko Jaurlaritzak Zumarragako sekuoia balio bereziko zuhaitzen zerrendan sartu zuen eta, beraz, babestua dago. Ez da harritzekoa, konifera erraldoi horiek miresgarriak baitira. Naturaren altxorra. Zuhaitz handienak dira. Baita bizitza luzeena dutenak ere. Gehienak Kalifornian (AEB) daude eta 4.000 urte bizi daitezke. Askok 100 metro baino gehiago dituzte. Zumarragakoa ez da horrenbeste haziko eta ezta horrenbeste biziko ere. Izan ere, toki egokiago batean egon beharko litzateke eta beste zuhaitz batzuen babesa beharko luke. Baina ikusgarria da, hala ere. Bisita merezi duen monumentua.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa