Garagardo festa eta ginkana, asteburuko planak

Oamendiren ginkana artxiboko irudi batean. Hitza

Asteburu betea dute datorren hau Zerainen. Ostiral arratsaldean, esaterako, Liztormendiren 4. Garagardo Festa ospatuko dute elkartean bertan. Garagardorik «onenak» dastatzeko aukeraz gain, ukondoa eta saltxitxak ere izango dira. Festa nahi duen ororentzat irekita dago eta 19:00etan hasiko da. Bestalde, Oamendi kirol klubak urteroko ginkana antolatu du larunbaterako, aurtengoa zazpigarrena izango da. Frontoian egingo dute 17:00etatik aurrera. Futbolinean, futbolin paletetan, mahai tenisean eta igelean jolasteko aukera izango da.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa