Ikatza elkarteko kideek argazki erakusketa kolektiboa irekiko dute gaur
Abenduaren 11ra arte egongo da ikusgai, Kultur Etxean. Elkarteko argazkilarien 69 lan bilduko ditu. Abenduaren 17an ikus-entzunezko bat eskainiko du argazkilari elkarteak.
Ikatza elkarteko argazkilariek erakusketa kolektiboa irekiko dute gaur arratsaldean, Kultur Etxean. Abenduaren 11ra arte egongo da ikusgai, astegunetan, 17:00etatil 20:00etara.
Erakusketa honetan 23 argazkilarik parte hartu dute, eta guztira 69 lan erakutsiko dituzte. Denetariko lanak daude, gaien, tamainen eta formatuen aldetik, eta zuri-beltzezkoak zein koloretakoak dira.
Urtea amaitzeko, bestalde, ikus-entzunezko bat eskainiko dute Ikatzako argazkilariek. Abenduaren 17an, ostegunarekin, egingo dute proiekzioa, Kultur Etxean, 19:30ean-













