Argi Berri elkarteko txapeldunak, Roke Garcia eta Dani Sarbe
Hamabi bazkidek hartu dute parte Ordiziako Argi Berri elkarteko bazkideen arteko mus txapelketa azkarrean.
Ordiziako Argi Berri elkarteko bazkideen arteko mus txapelketa azkarrean hamabi bazkidek hartu zuten parte atzo. Irabazleak, Roke Garcia eta Dani Sarbe izan ziren, finala, Iker Zubeldia eta Jose Antoni Larizi 3-2 irabazita.
Txapelketaren ondoren afaltzen elkartu ziren txapelketan parte hartu zutenak eta beste hainbat bazkide.













