Goierriko Hitzaren Udako XVII. Argazki Lehiaketa 2022
Arauak eta epeak:
- Gaia: Udako argazkiak
- Argazkiak aurkezteko epea: 2022ko uztailaren 18tik irailaren 16ra bi egunak barne.
- Parte hartzaile bakoitzak argazki bakarra aurkeztu ahal izango du.
- Izen ematea eta argazkia bidaltzea goierri.hitza.eus webgunean egongo den formulario baten bidez egin beharko da.
- Publikoaren botoak 2022ko irailaren 16tik 23ra bitartean jasoko dira. goierri.hitza.eus atarian.
- Argazki irabazleak 2022ko urriaren 4an argitaratuko dira Goierriko Hitza egunkarian eta webgunean.
- Sari-banaketa ekitaldia urriaren 6an (osteguna) izango da, Beasaingo Nafarroa 23 erakusketa aretoan (Fotoetxe areto zaharrean).
Sarian honako hauek izango dira:
- 1. Argazki onena: 60×100 argazki handitzea, Kappa euskarrian, Manipel-en eskutik.
- 2. Hitzakideen 1. Saria: Nekazalturismo batean bi lagunentzako bi gaueko egonaldia, gosaria barne, Nekatur-en eskutik.
- 3. HITZAkideen 2. Saria: Zeraingo Ostatuan bi lagunentzako otordua.
- Publikoaren saria: goierri.hitza.eus webgunean boto gehien jasotzen dituen argazkiak, 50x80ko argazki handitzea irabaziko du, kappa euskarrian, Manipel-ek eskainia.
– HITZAkideen 1 eta 2. Saria, soilik harpidedun diren partaideek eskuratu ahal izango dute.
– GOIERRIKO HITZA helbide elektroniko edo telefono bidez jarriko da irabazle guztiekin harremanetan. Komunikazio horretan jasoko dute irabazleek saria eskuratzeko prozesuaren inguruko informazioa.
– Irabazitako saria ez da diruz edo beste sari mota batez ordezkatuko.
– Lehiaketan parte-hartzea doakoa da.