
http://youtu.be/F24wZyNeq0o Urteko hiru azoka garrantzitsuenetako bat, Artzain Egunekoa egiten ari dira gaur Ordizian. Giro onak lagunduta, jendetza bildu da aurten ere Ordiziako kaleetan. Arreta gune nagusiak bi izan dira: batetik, ardien pasaera. Izan ere, larreen irekiera eta artaldeen igoera irudikatzeko, 2.000 arditik gora pasa dira Ordiziako kaleetatik, lau artaldetan banatuta. Bestetik, gazta berriaren ebakitzea. Denboraldi berriaren hasiera irudikatzeko, Ruben Trincado, Mirador de Ulia jatetxeko sukaldariak ebaki du lehen gazta.



