
Isidro Baztarrika Arin (1931-1992) apaiz, euskaltzale, euskaltzain eta sustatzaile ataundarraren bizitza eta egindako lanak biltzen dituen ikus-entzunezkoa osatu dute haren ilobek. Estibalizko ...

Lurdes Baztarrika irakasleak (Ataun, 1959) 34. ikasturtea du Lazkaoko San Benito ikastolan. Umetatik oso argi zuen irakaslea izan nahi zuela eta ikasketak ...

Hedabideen deiak bata bestearen atzetik hartzen ari da bi asteotan Jon Ander Albisu (San Gregorio, Ataun, 1990). Gogaitu samar ere badago jada. «Baina seinale ona da hori», dio umil eta esker oneko. Elkarrizketara hitzordua baino bost minutu lehenago iritsi da, pilotan hasi zen Zelai frontoira. Igandean Lehen Mailako aurreneko finala jokatuko du, Binakako Txapelketakoa. Pablo Berasaluze aurrean lagun, Juan Martinez de Irujo eta Jose Javier Zabaleta aurkari. Aho bizarrik gabe san du: txapela nahi du. Finalaurreko joko bikainarekin, posible dela badaki.

