
Bi Bala taldea disko berria besapean duela dator. Arazo modernoak izenburua jarri diote beraien ibilbideko hirugarren lanari. Eta diskoaren aurrerapen moduan, izen ...

Iñaki Garitaonaindia 'Gari' kantari legazpiarrak disko berria kaleratuko du aurki. Martxoaren 8an argitaratuko du Ez da amaiera lana, bere bakarkako ibilbideko zazpigarrena. Bien bitartean, diskoaren aurrerapen moduan, bideo bat argitaratu du. Elkar diskoetxeak azaldu duenez, "erakargarriak dira kantuak, barne-barnetik jaiotzen diren argi indartsuak, imitaezina den era moderno eta sentsualean".




