
Baserriko animaliak ikusteko eta baserritarren produktuak erosteko aukera izan dute Lazkao bisitatu dutenek

http://youtu.be/H1bIDV9kSOc Bertako nekazariek eta abeltzainek ekoizten dituzten baserriko produktuak ezagutarazteko asmoz sortu zuten Bertatik Bertara ekimena. Bertako herritarrek, bertako baserritarrek ekoizten dutena, bertako dendetan eta bertako tabernetan kontsumitzea da egitasmoaren funtsa. Goierriko sei herritako (Ezkio-Itsaso, Gabiria, Ormaiztegi, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga) udalek, eragileek, baserritarrek, merkatariek, ostalariek, Goimenek eta Uggasak parte hartu dute bertan. Ekimenaren nondik norakoak azaltzeko bideo hau egin du Gattiken etxeak.




