
Hondakinen gaian konponbide adostua eskatzeko manifestazioa egingo dute igandean, Donostian, eta hara joateko deia egin du Goierriko plataformak. Astearterako, batzar irekia ere deitu dute Ormaiztegin.

Ertzaintzaren txosten ofizialaren zain, Aralarko Oiduegi txabolako sua "nahita piztutakoa" izan dela ondorioztatu dute

Urretxuko eta Zumarragako Zintzo Mintzo euskara elkarteak urteko batzarra deitu du datorren ostiralerako. Aitor Lizarazu, zuzendaritza taldeko kideak esan duenez, aurreko urteko akta onartu eta gero, 2012an egindako ekintzen errepasoa egingo dute aurrena. Ondoren, «2013rako aurreikusita ditugun asmoak aztertu eta bazkideen proposamenak jasoko ditugu», gaineratu du.

CAF lantegiko ELA sindikatuak batzarra deitu du astelehenerako, zuzendaritzak aurkeztutako lan erregulazio espedientearen inguruan hitz egiteko. Goierriko Lanbide Eskolan elkartuko dira, 15:30ean. ELAk, afiliatu guztiei egin die bilera horretara joatek...

Sortu alderdia eratzeko batzarrak egingo dituzte larunbat honetan, herriz herri. Beasaini dagokionean, bigarren batzarra egingo dute larunbatean, 09:30ean hasita, Igartza jauregian. Aurrena ildo politikoa eta ondoren, ponentziak. Eztabaidarako tartea...

Mankomunitateak 200.000 euro bideratuko ditu Enirio-Doniturrieta pista egiteko. 2017ko aurrekontua eta Oiduiko txabola berritzea ere onartu dute ordezkariek

Larunbatean, 16:30ean, Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketa jokatuko dute Urretxuko Goierri elkartean. Bestalde, ostiralean elkartearen urteko batzar nagusia egingo dute. Lehen deialdia 19:00etan da eta bigarrena 19:30ean.

Iaz baino %1,33 txikiagoa da. Hiru proiektu berri jarriko dituzte martxan.

‘Eta hik?’ Goierriko gazteen kezkak eta aldarrikapenak biltzeko komunikazio proiektua izango da .Beasainen hilaren 31n egingo duten bilerarako deia egin dute

http://youtu.be/uYIKSqHUKSI Euskal Herriko 120 udal hautetsi bertan zirela, Udalbiltzak batzarra egin du gaur goizean Ordizian. 12:15ean Barrenako parkean ekitaldi publikoa egin dute eta bertan, Udalbiltzak Euskal Herritartasuna eta Euskal Herriaren aitortza sustatuko dituela jakinarazi dute. Euskal Herritaratsuna ildoari helduta, “Euskal Herritarrak gara” egitasmoa eramango du aurrera.

Xabier Barriola (Legazpi, 1952) Bildu koalizioko bozeramailea da Zumarragako udalbatzan, eta berak EH Bilduren izenean batzarrean hizpide izango dituzten gaien berri eman du. Batzarra 11:00etatik 13:00etara izango da Zelai Arizti kultur etxean. Barriolaren arabera, "Orain artekoaren balorazio egin nahi dugu zumarragarrekin batera eta aurrera begirako estrategien zein ekimenen inguruko gogoeta egiteko asmoa daukagu".




