beasain

Libre eguna ari dira ospatzen Beasainen

http://youtu.be/FXDBLKkr6jo Herriko tabernen auzia deiturikoan epaitzen ari diren Jon Gorrotxategi beasaindarraren eta Arrano elkartearen aldeko Libre! izeneko festa ari dira ospatzen Beasainen. 'Jon eta Arrano libre' leloa duen kamiseta laranjez jantzita, enkartelada mugikorra egin dute eguerdian, Zanpaldunak taldeak lagunduta. Ondoren, Iñaki Azurmendi eta Xabier Dorronsoro aizkolarien saioa izan da.

Goierriko Hitza

«Gure haurrak hazten eragozten digun bizitza eredua aldatu behar da»

Carlos Gonzalez pediatrak (Zaragoza, 1960) hitzaldia egingo du datorren ostiralean, hilak 13, Igartza jauregian, Beasainen. Ttiklik eta Irriargi elkarteak antolatuta haurren behar afektiboak eta haurren aurreneko garaietako elikadura izango ditu hizpide. Nazioarteko Esnearen Ligako Osasun Aholkularitzako kide da eta 1992tik 100 ikastarotik gora eman ditu osasun alorreko profesionalentzat. Metodo konduktistaren kontra, tartean Eduard Estivill espezialistarena, atxikimenduz haztearen defendatzaile sutsua da.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa