Berria

Otsailaren 3tik aurrera Goierri ezberdina izango da

Goierritarra aldizkariak 22 urte egin ditu Goierri egiten; euskaraz bizi nahi duen Goierri egiten. 413 Goierritarra kaleratu dira dagoeneko. Hamaika albiste, historia eta istorio bildu ditu. Goierriren erreferentzia izan da 22 urteotan, euskaraz bizi nahi dugunon erreferentzia. Urte hauetan guztietan, egoera berrietara egokitzen jakin du eta tartean, beste proiektu batzuk ahalbidetzen ere lan egin du. Horren adibide nagusiena, Goierriko Hitza egunkaria da. Makina bat kontu goxo bizi izan baditugu ere, oztopo bat baino gehiago izan da 22 urteotan. Baina euskararen indarrak lagunduta, irakurleek ematen duen indarrak lagunduta, guztiak gainditu izan ditugu. Erronka berria 2012ra begira, erronka berria du Goierritarra aldizkariak. Prentsa idatziarentzat ez dira garaiak onenak. Baina aurrera egiteko garaia da, eredu berriak eta apustu berriak egiteko garaia da. Bidelagun egokia eta naturala aurkitu du Goierritarrak bide horretarako. Urretxu-Zumarragako Otamotz aldizkaria. Goierri­tarra aldizkaria hamabostekaria da eta Otamotz aldizkaria hilabetekaria. Otsailaren 3tik aurrera, astekaria izango da sortuko dugun produktu berria. Beharrak sortu du elkarlan hau: maiztasunean irabazteko beharrak, erreferentzialtasunean irabazteko beharrak, produktu berria sortzeko beharrak eta Goierriko Hitzaren estrategia berdinetik jarraituz, Goierri oso bezala lan egiteko beharrak. Irakurleekin, iragarleekin eta adituekin egindako ikerketak eta hausnarketak ere ondorio horretara eraman gaitu. Goierritarrak, gehiago eragin nahi du euskararen normalizazioan eta eskualdeko komunikazioan. Astekaria [...]

Goiberri

Euskarazko prentsa Aizkorpe bailarara zabalduz

Euskarazko irakurzaletasuna zabaltzeko eta Aizkorpe bailarako biztanleei euskaraz bizitzeko aukera berri bat emateko helburuarekin, Berria Taldeak gaur hasita, kanpaina berezia egingo du datozen 15 egunetan, Ampo enpresak babestuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Horrela, Aizkorpe bailarako bost herrietako (Idiazabal, Segura, Zegama, Zerain eta Mutiloa) bizilagunek 15 egunez doan jasoko dute euskarazko prentsa. Egunero, astelehenetan izan ezik, Berria egunkaria; asteartetik ostegunera, Berriarekin batera, Goierriko Hitza; ostiraletan, Berria, Gipuzkoako Hitza eta Goierriko Hitza eta abenduaren 17an (ostirala), ostiraletako eskaintzarekin batera Goierritarra aldizkaria. Gaur egin dute kanpaina horren aurkezpena Idiazabalen, Berriako, Hitzako, Ampoko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Aizkorpe bailarako herrietako alkateek. Juan Mari Larrarte Berriako kideak  aipatu du euskarazko hedabideen zabalkundeari eta garapenari begira, oso zaila egiten zaiela herritarrengana iristea.  ”Euskarazko hedabideok asko sortzen dugu eta gauza ugari egiten dugu, baina gero, horiek jendearengana eramatea zaila egiten zaigu askotan, erdarazko merkatu zabal baten barruan bizi garelako eta horren barruan toki bat egitea kosta egiten delako. Zaila egiten zaigu besteak beste, baliabide falta eta diru premia handiak izaten ditugulako normalean euskarazko hedabideok”. Hausnarketa horren haritik,  erabaki zuten Aizkorpe bailaran kanpaina berezi hori abian jartzea eta beraz, herritar guztiengana iristeko ahalegina egitea.  15 egunez etxe guztietan euskarazko prentsa doan banatu eta produktu horiek guztiak herritarrei [...]

Goierriko Hitza

Berriaren hamargarren urteurrena ospatzeko, antzerkia Beasainen

Duela hamar urte itxi zuten Euskaldunon Egunkaria eta berehala hasi zuten Berria egunkariaren ibilbidea. Urteurren hau ospatzeko Berriak hainbat eta hainbat ekintza antolatu ditu. Batetik, ostiral honetan hasiko den kultur bira egingo dute, Euskal Herri osoan zehar 32 ekitaldi eginaz.

Ane Arrieta

Itxiera, isildu ez zutena zabaltzeko

Duela hamar urteko ostegun hura Euskaldunon Egunkaria inbaditu zutela entzunez esnatu zitzaien milaka goierritarrei. Egunak zabaltzerako euskarazko egunkari nazional bakarraren ateak itxiak zituen Guardia Zibilak. Irratien eta artean erne berria zen Interneten bidez hedatu zen atentatuaren berri, bolbora bailitzan. Eta sutu egin zuen jendea. Herri ekimenetik sortu eta 13 urteko ibilian fruitu bikainak eman zituen egunerokoa hil zuten. Ezin sinistuak amorru beldurtuari eman zion bide, eta mespretxuak erantzun bateratu handi bati, aspaldian ez bezalako batasunez eta indarrez.

Goierriko Hitza

Bederatzi garagardo eskainiko dituzte Lazkaoko festan

Lazkaon ostegunetik igandera egingo da garagardo festa, ‘Berria’ egunkariaren alde. 18:00etan zabalduko dute, eta gauerdira arte egongo da irekita; ostiralean eta larunbatean, beranduagora arte ere bai. Plazan gaur altxatu dute karpa. Edari...

Aimar Maiz

Euskaltegi berria irekita

Hilabeteetako prestaketa lanen ondoren, joan den ostegunean aurkeztu zien Goiztiri AEK-k herritar, euskaltzale eta agintariei Ordiziako Behe Nafarroa eta Zuberoa kaleen artean irekitako egoitza berria. Ehun lagun inguru elkartu ziren inaugurazio ekitaldira, eta euskaltegiko arduradunen azalpenak jasotzeaz gain, euskaltegiko jardunari buruzko argazki-sorta ikusi ahal izan zen. Goiztiri AEKko kideek gogoratu dutenez, ekitaldiko unerik «hunkigarriena» euskaltegiaren kanpoaldean bizitakoa izan zen. Lehendabizi, Karmele Santoyo euskaltegiko zuzendariak eskerrak eman zizkien bertaratutakoei zein urte hauetan guztietan bidelagun izandakoei. Ondoren, Mertxe Mujikak argi utzi zuen zein den AEKren helburu nagusia: «Krisiak krisi, AEKk bere misioan esaten duena berretsi nahi dugu hemen eta orain, hau da, lanean jarraituko dugula Euskal Herri euskalduna lortu arte. Nahiz eta non-nahi entzuten diren hotsek gauza onik iragarri ez, guk gure lanean eta eginkizunean sinesten dugu». Goiztiri AEK euskaltegiak «giza nahiz baliabide materialak jarri» dituela gogorarazi zuen, eta orain «elkarlanaren txanda» dela. Mujika ikasleei zuzendu zitzaien bereziki, haien ikasteko nahia eta grina goraipatuz. AEKren hainbat arduradunez gain, Ordiziako Udaleko ordezkaritza zabal bat, eta euskalgintzako eta politika munduko kide ugari izan ziren Ordizian: Andoni Sarriegi, Dionisio Amundarain, Iñaki Murua, Karmele Aierbe, Andoni Zubeldia eta Paul Bilbao, besteak beste. Maizpideko eta Beasaingo Udal Euskaltegiko kideak ere han izan ziren. Bukaeran oturuntza egin zuten [...]

Ordiziako Hitza

Gaur inauguratuko du AEK-k Ordiziako Behe Nafarroa kalean egokitu duen egoitza

Arana kalean ekin zion Goiztiri AEK euskaltegiak helduen alfabetatze eta euskalduntze lanari. Udaletxean izan zuen ondoren lokala, Barrenan ere bai, eta baita Santa Ana ikastetxe zaharrean ere, harik eta orain urte dezente udalak Santa Maria kaleko Torrea etxeko goiko solairua utzi zion arte. Gaur, eta 25 urteko ibiliaren ondoren, egoitza berria estreinatuko dute Behe Nafarroa kalean, Txakurtxulon. Euskaltegi itxurosoa atondu dute AEKko kideek. 150 metroko koadro ditu egoitzak, hainbat gelatan banatuta; hiru ikasgela, irakasle gela bat, tutoretza gela bat, ekitaldiak egiteko beste gela bat eta bi komun ditu. Altzari, mahai eta eserleku berri-berriak ditu, egoitza berriak eskatzen dituen parekoak. Karmele Santoyo Goierriko Goiztiri AEKren arduradunak kalitatearekin lotu du egoitza berria. «Eskolak berdin-berdin eman ditzakegu lokal berrian edo zaharrean, baina kalitate aldetik asko irabazi dugula uste dut, batez ere ikasleei eskaini beharreko zerbitzuari begiratzen badiogu». «Ikaragarrizko inbertsioa» Egoitza berriaren kokapena ere «ona» dela dio Santoyok, «espazioa» dauka eta «argitasuna» ere bai. «Irisgarritasun aldetik ere gaur egungo beharretara egokituta dago». Izan ere, Torrea etxean izan duten egoitza goiko pisuan dago, eskailera asko ditu, eta ezinduentzat ez da egokia. «Udan bero egiten du lokal zaharrean, eta neguan hotz. Han, gainera, asto eta oholekin aritu gara orain arte eskolak ematen, eta hemen dauzkagunak mahaiak [...]

Ordiziako Hitza

Ordiziako Bildu prest dago hondakinei buruz jendaurrean eztabaidatzeko

Ordiziako gainerako eragile politiko eta sindikalekin hondakinei buruzko eztabaida publiko batean parte hartzeko prest dago Ordiziako Bildu. Sasiker ikerketa taldeak gaur goizean egin dio proposamen hori Ordiziako Bilduri. “Gu han izango gara. Prest gaude birziklapenean emaitzarik onenak eman ditzakeen sistemari, eta osasun aldetik zein ikuspegi sozialetik egokiena den sistemari buruz hitz egin eta elkarlanean aritzeko”. Igor Eguren alkatearen esanetan, Sasikerrek hondakinen kudeaketari buruz Ordizian egin duen lana aurkeztu nahi du, eta aurkezpen hori baliatu eragileen iritziak entzuteko. “Baietz esan diogu Sasikerrek jendaurrean ideiak eta proposamenak eztabaidatzeko egindako proposamenari, aberasgarri izango delakoan”. Gaur arratsaldean egin ditu adierazpenok Egurenek, gobernu taldeko beste bost kiderekin egindako prentsaurrekoan. Usurbilgo Ituna onartu Hilabete da Ordizian hondakinen kudeaketari buruzko informazio eta sentsibilizazio kanpaina hasi zutela, eta dagoeneko 200 herritarrek parte hartu dute egindako hiru bileretan, Egurenek esan duenez. “Gai honek kezka sortzen dien herritarrek ere ari dira bilkurak antolatzen, eta horrek poztu egiten gaitu, zaborrarekin dugun arazoa mahai gainean jarri dugulako, eta herritarrok arduraz jokatu behar dugula onartzen ari garelako”. Oraindik beste bilera-hitzaldi batzuk egiteke dituzte, eta baita bi irteera ere: hilaren 16an Sasietara joango dira eta hilaren 23an Usurbilera. Horrekin lotuta, Egurenek jakinarazi du atzoko Gobernu Batzordean Usurbilgo Ituna onartu zutela. Euskal Herriko gehiengo sindikalak, [...]

Ordiziako Hitza

Jose Mari Aizega: “Idiazabal Gaztak bere gaztetasunean sekulako indarra dauka”

Giro ederrean ospatuko da gaur goiz-eguerdian Ordiziako Artzain Eguna. Goizean goizetik ahari eta ardien erakusketa-lehiaketa ikusgai egon da Garagartza plazan, eta jendeari inguratzea kosta bazaio ere, 11:00ak alderako bestelako itxura zuten Ordiziako kaleek. Kale Nagusia bete-bete eginda egon da 2.000 ardiren pasaera ikusteko, eta behin artaldeen mendiranzko bidea irudikatuta, udaletxeko areto nagusian egin da eguneko ekitaldi nagusia. Artzain Eguna Idiazabal Gaztaren denboraldiari hasiera emateko eguna da, bertan ebakitzen baitute gazta berria. Aurten, gazta berria ebakitzeko ohorea Basque Culinary Centerreko zuzendari Jose Mari Aizegak izan du, eta ebaki eta berehala, honako hitzak egin ditu: “Idiazabal Gaztak bere gaztetasunean sekulako indarra dauka, eta ziur nago, gaztetasun horrekin mundua konkistatuko dugula”. Aizega ez da izan, ordea, ekitaldiko protagonista bakarra. Aurtengo omendua EITBko Sustraia saioa izan da, eta haren ordezkari Josu Brutonek jaso du Ordiziako Idiazabal Gazta kofradiaren errekonozimendua. 1999an hasi zen emititzen Sustraia saioa, eta bere helburua lehen sektorearen produkzioa balioan jartzea da. Idizabal Jatorri Izendapeneko Batzorde Arautzaileak, berriz, erregulartasun sariak ere banatu ditu. Aurtengo sarituak Errezuko (Nafarroa) Miguel Aisaren Alain gaztandegia eta Tolosako Pedro Zuazarregiren Martin Txiki gaztak izan dira. Jose Mari Uztarroz Idiazabal Jatorri Izendapeneko lehendakariak, berriz, bestelako albistea ere eman du. Haren esanetan, hainbat ekoizle esnea jezteari uzten ari dira, [...]

Ordiziako Hitza

Martxelo Otamendik euskarazko prentsaren egoeraz hitz egingo du bihar

Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendariak hitzaldia emango du bihar, Beasainen. Prentsaren krisiaz, euskal prentsaren egoeraz eta etorkizunaz, eta Zure ziztada behar dugu kanpainaz hitz egingo du. Saioa Beasaingo udaletxeko batzar aretoan izango ...

Beasaingo Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa