Berriaren hamargarren urteurrena ospatzeko, antzerkia Beasainen

Duela hamar urte itxi zuten Euskaldunon Egunkaria eta berehala hasi zuten Berria egunkariaren ibilbidea. Urteurren hau ospatzeko Berriak hainbat eta hainbat ekintza antolatu ditu. Batetik, ostiral honetan hasiko den kultur bira egingo dute, Euskal Herri osoan zehar 32 ekitaldi eginaz.

Duela hamar urte itxi zuten Euskaldunon Egunkaria eta berehala hasi zuten Berria egunkariaren ibilbidea. Urteurren hau ospatzeko Berriak hainbat eta hainbat ekintza antolatu ditu. Batetik, ostiral honetan hasiko den kultur bira egingo dute, Euskal Herri osoan zehar 32 ekitaldi eginaz. Ekitaldi horietako bat datorren asteko larunbatean, apirilak 20, izango da Beasainen. Metrokoadroka taldeak Zertarako hegoak antzezlana egingo du 20:00etan. Bertara joan nahi dutenek, sarrerak aurrez eskuragarri dituzte urteurrenerako web orrialde berrian, www.berria.info/berriataldea, Basakana tabernan, Usurbe antzokian (lehiatila orduetan) eta Ordiziako Herriko tabernan. Egunean bertan ere erosi ahal izango dira Usurbe antzokian. Bost euro kostako da Berriaren harpidedunentzat eta Berrialagunentzat eta 10 euro gainerakoentzat. Ekitaldi horiez guztiez gain, bideo bat ere prestatu dute Berriaren hamar urte hauetako bidea egitea posible egin dutenei eskerrak emateko eta Berriak euskarari egiten dion ekarpena islatzeko.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa