bertsoa

Zepai bertsotan omendu dute

Bere heriotzaren 50. urteurrenean Idiazabalgo herriak omenaldia egin dio bertsolariari

Idiazabal eta Ataungo gazteek Arantzamendiko erromesaldia berreskuratu dute

http://youtu.be/cIk7uwjGc7Q?list=UUFf5WN6bsINVJJj-KN_eH0w Euren aitona-amonek egiten zuten moduan, Arantzamendira erromesaldia egin dute Idiazabalgo eta Ataungo gazteek. Bi herrietako gazte asanbladek elkarlanean antolatu dute egun horretarako egitaraua. Besteak beste, Luix artzainari omenaldi xume bat egin zioten Arantzamendin, eta bertso hunkigarri hau abestu zioten. Informazio guztia, bihar, Goierriko Hitzan.

Goierriko Hitza

«Osinalden bertso txarrei ere txalo jotzen zaie, eta ona izugarri eskertzen da»

Unai Mendizabal (Osinalde sariaren irabazlea)

Goierriko Hitza

XXVI. Beasain Idazlehiaketako sariak banatu dituzte

Bost mailatan banatuta egin da sarien banaketa, Beasaingo eta eskualdeko idazle gazteen artean

admin

Jainkoak umorea erlijio

Legorretako Jainkoa zen izengoitiz Jesus Eskisabel Jauregi. Baina lazkaotarra zen jaiotzez. Lazkaoko Olaso kale-baserrian jaio zen, 1913ko irailaren 1ean; Antzolategi parean zegoen. ...

Goierriko Hitza

‘Klase egun bat’ antzezalana zubertsotan.net atarian

Zumarraga-Urretxuko Zugazte Bertso Eskolak  Klase egun bat antzezlanari buruzko albistea eta argazkiak argitaratu ditu zubertsotan.net atarian.  Urretxuko kultur etxeko gelatik Labeaga aretora eraman dute bertsoa ikasleek, euren paperetik atera gabe, eskolako

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Badator Bertsomovieda

http://youtu.be/tsaV_Im0sCU Badator Bertsomovieda lehiaketa. Martxoaren 24a bitartean parte hartu nahi duen orok bertsoren bat agertzen den eta gutxienez zazpi segundo dituen bideoa aurkeztu ahal izango du lehiaketara. Iaz egin zen Bertsomoviedako bigarren edizioan "zinematografikoki gehiago landutako eta teknikoki ere hobeak" ziren lanak jaso omen zituzten, azaldu du Iñaki Apalategi Bertsomoviedako kideak. Hala ere, Bertsomovieda "mugikorrarekin egindako bideo batek ere irabaz dezakeela" gogorazi du, bertsoa eta irudia soilik baitira Bertsomoviedak izan beharreko osagaiak.

Ane Arrieta
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa