
Kilometroak 2018ko kanta eta bideoklipa ostiral honetan aurkeztuko dituzte, 19:30ean, Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Eguraldi txarra egiten badu, aurkezpena Ederrena pilotalekuan izango da. Kilometroak 2018ren leloari jarraituz, Urretxu-Zumarraga ikastolak herriko

Ikastolak 50. urteurreneko kanta aurkeztu du gaur arratsaldean. Bihar, Urretxuko jaien hasieran, pregoia irakurriko eta herri guztiak kanta hau abesteko aukera edukiko du. Urrezko arbola abestiaren musika Jon Goenagak konposatu

Sukarra 37 Beasaingo taldea kontzertu ugari ematen ari da Goierrin eta inguruetan. Abizen txuridun ametsa dute beraien aurreneko bideoklipa.

http://youtu.be/tvk_qeNDGaE Urretxuko eta Zumarragako 500 lagunetik gora ari dira Gi-631 izeneko lehen herri opera prestatzeko lanetan. Ekainaren 21ean egingo dute ikuskizuna, baina giroa pixkanaka berotzen joateko asmoarekin, dagoeneko aurkeztu dute abestia, eta horrekin batera, baita bideoklipa ere. Jon Maia bertsolariak egin ditu hitzak, eta Edurne Iturbe trikitilariak jarri die doinua. Abestiaren grabazioan, berriz, Urretxuko nahiz Zumarragako dozenaka abeslarik eta musikarik parte hartu dute.

Nazioen Munduak autodeterminazioaren aldeko jaialdia antolatu du ekainaren 13, 14 eta 15erako Beasainen, 'Gure esku dago' lemapean. Jaialdi horren harira, izen bereko kanta bat ere grabatu dute, Euskal Herriko 25 kantari eta musikari ezagun elkartuta. Bideoklip horren aurrerapena kaleratu dute orain.

Igor Alustiza musikari beasaindarrak Nikkin proiektuaren lehen diska osatu du: Ihes. Aurrerapen moduan, Loser kantaren bideoklipa zabaldu dute aste honetan.