'Gure esku dago' bideokliparen aurrerapena
Nazioen Munduak autodeterminazioaren aldeko jaialdia antolatu du ekainaren 13, 14 eta 15erako Beasainen, 'Gure esku dago' lemapean. Jaialdi horren harira, izen bereko kanta bat ere grabatu dute, Euskal Herriko 25 kantari eta musikari ezagun elkartuta. Bideoklip horren aurrerapena kaleratu dute orain.













