Ekainaren 27tik 30era egingo dute OREk urtero antolatzen duen Garagardo Festa Ordizian.
Lurra dantza taldeak garagardo festa egingo du ostiraletik igandera bitartean Urretxuko Ederrena pilotalekuan. 16 garagardo eta jatekoa egongo dira aukeran: ukondoa, saltxitxak, pizzak, oilasko hegalak… Larunbaterako bazkaria antolatu dute, trikitilariekin.
Urretxuko Lurra dantza taldeak garagardo festa egingo du asteburuan, eta aurtengo berrikuntza nagusiak bi dira: Japoniako garagardoa edateko eta pizza jateko aukera egongo da. Azoka Ederrena pilotalekuan egingo dute. Gaur 18.00etan irekiko dute eta bihar eta etzi 13.00etan.
Goierriko Herrirak garagardo festa antolatu du irailaren 19tik 21era. 30 garagardo ezberdin izango dira dastagai arratsaldeko 18:00etatik hasi eta goizaldeko 01:00ak artean. Tartean, afariak emango dira, iazko menu berdinarekin: ukondoa, patata brabak eta saltxitxak (txuriak edo gorriak). Afaria amaitzeko, pastelak egongo dira. Gainera, Zubimuzu plazan preso eta iheslariei eskainitako txokoa egongo da, eta hau ostiralean eta larunbatean 18:00etatik aurrera irekita egongo da. Amaitzeko, Inma Berriozabal preso zegamarraren egoera salatzeko elkarretaratzea egingo dute ostiralean Zubimuzu plazan bertan 19:30ean. Bideo hau egin dute garagardo festa iragartzeko.
Hamasei garagardo izango dira aukeran. Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak antolatzen du.
Areto futboleko taldeak antolatu du, hamahirugarren urtez. Hemezortzi garagardo probatzeko aukera izango da, baita alkoholik gabekoa ere. Jatekoa ere eskainiko dute.