Irailaren 11a izango da Euskal Jaietako egun handia. Lehen sektorearen erakusleihoa izango da Ordizia beste behin ere.
Euskal Herriko Artzai Gazta Txapelketak eta Baserritarren egunak bat egin dute Idiazabalen: bisitariek hainbat ekintza egiteko aukera izan dute
Jendetza ibili da goiz osoan zehar Zegaman. Eguerdian euria hasi badu ere, goiz osoan zehar giro ona egin du eta horrek bisitari ugari erakarri du. Eugerdiko 12:00etan goi tentsioko linearen aurkako kontzentrazioa egin dute plazan eta jende dezente bildu da. Aizkorriko eta Urbiako artzainen arteko XIV. gazta txapelketa Olaberriko Aizpea Gaztandegiak lortu du, bigarren postuan Munaingo (Araba) Zabaleta kooperatiba gelditu da eta hirugarren saria Galarretako (Araba) Azkarra kooperatibak lortu du. Hurrenez-hurren, honakoak dira San Martin hauetako herritarren arteko abere lehiaketako irabazleak: Ardietan: Jesus Etxeberria Bildotsetan: Iban Aizpeolea Ahuntzetan: Iban Aizpeolea Antxumeetan: Ander Lasa Pirenaika behietan: Iñaki Labaka Behi mestizoetan: Segundo Arrizabalaga Behi suizoetan: Joxe Azurmendi Zezenetan: Andres Zabaleta Zaldietan: Joxe Domingo Ariztimuño Etxeko behorretan: Jabier Arrondo Mendiko behorretan: Xabier Azurmendi Pilotalekuan sariak banatzen ari ziren denboran, euskal preso eta iheslariak etxeratzeko eskatzeko kontzentrazioa ere egin da pilotalekuko armailetan. Behin sari denak amaitu ostean, Zegamako Gazte Herexakoen txerriaren zozketa egin da eta 036 izan da zenbaki saritua. Arratsaldean buruhandiak eta herritarren arteko San Martin pilota txapelketako finala egongo dira. Hemen goizak utzi dituen irudi batzuk: