Martxoaren ondarrean jokatu zuten aurtengo Martxoan Bertsoa taldekako txapelketa herrikoiaren finala, jendez lepo bete zen Gaztelekuan. Hiru talde aritu ziren aurrez aurre: ‘Ez don 13′ (Amaia Iturriotz, Maialen Akizu, Ane
The post ‘Ez Don 13′ taldea nagusi Martxoan Bertsoa txapelketako finalean appeared first on Otamotz.
Gabon garaian gaztelekuek ekintza bereziak antolatzen dituzte, ikasleak opor garaian daudela aprobetxatuz. Idiazabal, Itsasondo eta Zegamakoek adibidez, urtarrilaren 4an, lau gaztelekuen arteko areto futbol txapelketa jokatu zuten Idiazabalen. Sari berezia zegoen jokoan: partidurik gutxien irabazten zuenarentzat ‘zigorra’. Alegia, beste ekimen bat antolatzea alegia. Itsasondoko Gaztelekuari dagokio ekintza antolatzea. Idiazabalgo, Itsasondoko eta Zegamako Gaztelekuetako nerabeak, Idiazabalen elkartu ziren urtarrilaren 4an, arratsaldeko 4etan. Kirol arropak jantzi eta baloiari ostikoka aritu ziren. Areto futboleko txapelketa jokatu zuten. Hiru talde eta 60 nerabek elkartu ziren. Kirola egitera bultzatu nahi izan dituzte gazteak, baina helburu gehiago zituen ekimenak. Batetik, nerabeen arteko topaketa bultzatzea. Eta bestetik, herri ezberdinetako nerabeen artean harremanak eta elkarlana bultzatzea eta sustatzea. Neska-mutilez osatutako taldeak ziren, 10 lagunez osatuak. Lagun giroa izan zen nagusi Idiazabalen, nahiz eta herrikoek ez ziren oso gustura gelditu. Saria, ‘zigorra’ Sari berezia zen jokoan. “Gure kasuan, ‘Zigorra’ izan da saria. Azkena egiten duen taldeak bere gaztelekuan zerbait antolatzeko (merienda, antzerkia, pelikula emanaldia,…) konpromisoa hartu beharko du. Ez dugu zerbait negatiboa bezala ikusi nahi baizik eta aukera bat bezala”, dio Ainara Urteagak, Itsasondoko Gaztelekuko hezitzaleak. Izan ere, “helburua ez da partiduak irabaztea, baitzik eta ekimen bat aurrera ateratzea eta ondoren, zigorraz baliatuz, beraiek ekimenak sortu eta aurrera eramatea”, [...]
Gazte Asanbladak Sortu Dira Besteak jaialdia antolatu du hilaren 30erako. Ekitaldi honen helburua euskal kantagileak ezagutzera ematea da eta lehen ediziorako Urretxu aukeratu dute. Zazpi herrialdeetako artistek parte hartuko dute: