Gaztelupe pilota eskolan 45 neska-mutikok landuko dute pilota kirola. Federatuta hamar lagun lehiatuko dira elkarteko fitxarekin, eta beste zazpi kanpoko klubekin.
Lehiaketa ofizialeko lehen partida bihar, ostirala, jokatuko dute Gaztelupeko helduek, Zumarragako Beloki-1 bikotearen aurka. Pilota eskolan haurren izen-ematea ere bihar arte da.