
http://youtu.be/1fysyuBJXoU Zaldibiako jaien barruan, Elkartasun Eguna ospatu zuten larunbatean. Eguneko ekitaldi nagusietako bat, herritarren arteko herri kirol saioa izan zen. Ikusmina sortu zuen probak, eta eguerdi partean plaza inguruak jendez bete ziren saioa ikusteko. Kirolariak, bi taldetan banatuta aritu ziren: gazteenak Libre lemadun kamiseta laranjarekin, eta zaharragoak Gure esku dago egitasmoaren kamiseta urdinarekin.

http://youtu.be/jPOq_EJhAgQ Zegamako San Bartolome jaien barruan, "herrian ez daudenekin oroituz", Elkartasun Eguna egin zuten, joan den ostiralean. Herri kirol saioa, elkarretaratzea eta herri afaria egin zituzten. Ikusmin handiena sortu zuen ekitaldia, zegamarren eta segurarren arteko desafioa izan zen. Jende ugari bildu zen udaletxeko plazaren bueltan, herri kirol saioa ikusteko. Neskaz eta mutilez osatutako herri bakoitzeko taldeek, aizkoran, harri jasotzen, oskolak biltzen, trontzan, korrika eta txingatan jardun zuten, proba bakoitzeko lau itzuli eginez. Bukaeran zegamarrak izan ziren nagusi, 23:40ko denbora eginda; segurarrek 2:50 gehiago behar izan zuten.






