Gabiriako Osinalde elkarteko taldea ere kantuan eskean atera zen larunbatean, etxez etxe. Hona Gotzon Aranburuk eginiko bideoa.
Santa Ageda bezpera da gaur, eta usadioa jarraituz, kantu eskean atera dira Goierriko ikastetxeetako ikasleak. Iluntzean, helduen taldeak ere aterako dira hainbat herritan.
Astelehenean da Santa Ageda bezpera. Kantuan irtengo dira goierritarrak, asko etxerik etxe, antzinako usadioan. Bere arauak eta errituak ditu koplarien jardunak.
Eskusoinua, panderoa eta danbolina lagun, Gabiriako mutil gazte kuadrilla ikus daiteke aspaldiko irudi honetan kantu eskean. Atorra, zapia eta txapela jantzita, ...
Beasaingo, Azpeitiko eta Ezkio-Itsasoko auzoa da Matxinbenta. Santa Ageda bezperako eskean aterako dira aurten ere, urteroko ohiturari eutsiz, auzoan txinpartak ateraz.
San Nikolas eguneko kantu eskea egin dute Seguran, urteroko ohitura jarraituz. Ekain Azurmendi izan da aurten San Nikolas Txikia. Pottokaren gainean joan da kalez kale, atzean gainontzeko umeak zituela. Portal bakoitzean kantatu eta bizilagunek goxokiak botatzen dituzte balkoietatik.
Herriko gertakari nagusiei errepasoa egiteaz gain, aurten bertara bizitzera etorri diren itsasoar berriei harrera egin diete.
Eguberrietako ekitaldietan bete-betean sartuta dabiltza Urretxu eta Zumarragako haur eta gaztetxoak. Herriko ikastetxeetako umeak kantuan atera dira aurten ere, eta Olentzerori harrera egin diote. Ikazkinak hitz batzuk ere egin dizkie,
http://youtu.be/yZOWz5VMz-U Santa Ageda bezpera dela eta, tradizioak agintzen duen moduan, dozenaka talde aritu dira Goierrin eskean, kopla doinuak kantatuz. Eskoletako ikasleak herririk gehienetan atera ziren goizez nahiz arratsaldez; iluntzean berriz, helduek hartu zuten erreleboa.
Urretxuko eta Zumarragako ikastetxeetako ikasleak ere kantu eskean atera ziren hilaren 24an. Gotzon Aranburuk egin du bideoa.
Urteroko ohiturari jarraituz, gabonetako kantu eskea egin dute Beasaingo ikastetxeetako ikasleek. Gernika pasealekuko frontoi estalian, Andramendi ikastolako eta Alkartasuna Lizeoko ikasleak elkartu dira. Olentzero bera ere, bertan izan da.
San Nikolas Txikiaren ohitura urtez urte mantentzen dute Zegaman. Aurten ere, Aitxuri herri eskolako ikasleak kantuan atera dira, umeen patroiaren omenez. Aurten, Ixie Elortza eta Etor Olarte izan dira santu txikiaren jantzia eraman dutenak. Goizeko 9:00etan hasita, herrian barrena aritu dira, doinu eta letra zaharrak ahotan. Eskean bildutako dirua, elkartasun proiektuetara bideratzen dute urtero, eta aurten, Filipinetara bidaliko dute.