http://youtu.be/VB0MzuZs2Ao Euskal Jaietako aparteko azoka egin dute gaur Ordizian, eta urteroko moduan, denak gazta lehiaketari begira egon dira. Aurten, gainera, goierritar protagonistak izan ditu ekitaldiak. Izan ere, Karmele Murua segurarrak irabazi du lehiaketako sari nagusia; eta gazta erdia, Idiazabalgo Ampo kooperatibak erosi du, enkantean 13.050 euro ordainduta. Aurreneko hiru sailkatuetan, beste goierritar bat ere izan da, Joseba Intsausti ordiziarra.