Bizi erdia egin dute preso. 1991. urtean, elkarrekin atxilotu zituzten Kepa Solana eta Juani Delgado legazpiarrak. Aurrenekoa 2009an zen ateratzekoa, eta bigarrena 2012an. Parot dotrina aplikatu zieten ordea, eta ustez beteta zuten kondena 10 urtez ...
Berria.info- Espainiako Auzitegi Nazionalak Parot doktrina ezarria duten zazpi presoren auziak ditu mahai gainean, erabakitzeko. Fiskalak eskaera atzo goizean egin arren erabaki gabe utzi zituen Kepa Solana euskal presoaren eta Ismael Miquel Gutierrez GALeko presoaren auziak —2002az geroztik hirugarren graduan da Miquel—. Gainera, atzo arratsaldean beste bost lagun aske uzteko ere eskatu zuen fiskaltzak. Miren Josune Onaindia, Joseba Iñaki Zugadi, Jose Gabriel Zabala, Jose Ramon Martinez de la Fuente eta Fernando Vicente Luis de Astarloa dira. Haiei guztiei buruz gaur erabakitzea espero da.