Gaztelak Nafarroaren aurka guda egiteko deituta, 216 goierritar joan ziren 1521eko ekainaren 19ra Logroñoko alardera. Lehenengo deialdian ez zuten soldadurik bildu. Mehatxupean joan behar izan zuten gero.
Gerriko kultur elkarteak bi filmeko emanaldia antolatu du, astelehenerako, 21:00etan Arerian (3 euro). Ordubeteko saioan, lehenik Gipuzkoaren jatorria eta ondoren Nafarroaren konkista 1512 lanak ikusi ahalko dira.