martxoak 29

Langileen eskubideak defendatzeko kotxe karabanak, giza-katea eta ekitaldi politikoa egin ditu LABek gaur eguerdian

Langileen eskubideen defentsan hainbat mobilizazio egin ditu gaur eguerdian LAB sindikatuak, eta martxoaren 29ko greba orokorrean parte hartzeko esan die Goierriko langileei. Goizean Ataundik eta Ormaiztegitik abiatuta kotxe karabana egin dute, eta Legorretatik berriz oinez etorri dira hainbat lagun. Eguerdiko ordu batean Beasaingo plazan elkartu dira mobilizazio horietan parte hartu duten herritarrak zein beste hainbat lagun, eta ekitaldi politikoa egin dute. LAB sindikatuaren izenean Usua Lasak hartu du hitza, eta esan du 2008an krisia lehertu zenetik hainbat erreforma egin dituztela, eta horien ondorioz langileek “geroz eta eskubide gutxiago dituztela”. Dena den, Lasak azpimarratu du Rajoiren PPk egin duen erreforma aurrekoak baino “basatiagoa” dela. “Krisialdia ez da erreformaren arrazoia, aitzakia, baizik, eta erreforma honek patronalari boterea ematen dio”. Horren ondorioz LABen ustez, orain enpresariek lan egutegia, ordutegia eta lan antolaketa guztia aldatu ahal izango dute beraien kabuz, soldatak jaitsi ahal izango dituzte, eta kaleratzeak “inoiz baino merkeagoak” izango dira.  Lasarentzat  argi dago krisiaren beldurra erabili dutela lan harremanak desregularizatzeko eta “enpresariei nahi dutena egiten uzteko”. Patronalaz gain erantzule politikoak ere badaudela eman du jakitera Lasak: “PSOEren eskutik etorri ziren lehen lau erreforma handiak CCOO eta UGT sasi sindikatuak babestuta”. Horrez gain, gogoratu beharra dago LABen iritziz, EAj-k aurreko erreforma guztiak ahalbidetu [...]

Goierriko Hitza

Ikamak euskal eskola herritar eta burujabea eskatuko du asteartean

Goierriko ikasleei Donostiara joateko deia egin diete. Trenez joango dira. Denak batera joateko deia egingo dute baina oraindik ez dute ordurik zehaztu

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa