
Hirugarren edizioa izango da aurtengoa. Ibilbide motzean aldaketa txiki bat egin dute, eta Hirumugatako tontorretik pasako dira. Iazko irabazleak, Egea eta Maiora, lasterketan izango dira. Bihar da izena emateko azken eguna

Gipuzkoako kimu eta gazte mailako taldekako erlojupeko txapelketarik ez du antolatuko aurten Ordiziako Txirrindulari Elkarteak. Proba hori Marotias Memoriala izenpean jokatzen zen. Gipuzkoako Txirrindulari Elkargoak hartutako erabaki baten ondorioz dator memoriala ez antolatzea, Ordiziako klubaren ohar batek jasotzen duenez. «Aparteko bilera batean hartu da erabakia. Ez da gure gustukoa, baina ez dago atzera bueltarik». Ordiziako Txirrindulari Elkarteak dioenez, Aztiriako probara zortzi txirrindulari eramatera «behartu» zuen kluba Gipuzkoako Elkagoak. «Gure babesleetako batek, Inverse arropa etxeak, egun berean Katalunian gazte mailako proba bat antolatu zuen, eta zortzi txirrindulari horiekin joateko eskatu zigun. Hori dela eta, Aztiriara beste 12 txirrindulari eramango genituela esan genion elkargoari, baina ez zuen onartu gure erabakia». Babesleei kalterik ez egiteko Ordizia klubari ez zaio «logikoa» iruditzen Gipuzkoako Elkargoaren erabakia. «Taldeko beste ziklistekin parte hartzen ez uztea ez da logikoa. Itsusia izango litzateke oso zortzi txirrindulari horiek irten, eta lehen kilometroan erretiratzea». Memoriala ez antolatzeko erabakia «babesleei kalterik ez egiteko» hartu du klubak.

Musti Mujika zenaren omenezko XIV. Memoriala jokatu dute Urolako eta Realeko beteranoek gaur eguerdian Zumarragako Argixao zelaian. Maria Redondo legazpiar gazteak egindako ohorezko sakearen ondotik hasi da partida. Lehen zatia

Amelio Mendijurren omenezko 23. lasterketa jokatu zuten atzo Urretxun, eta Inoxcra-Beasain taldeko txirrindulariak izan dira jaun eta jabe. Jon Arakama izan da azkarrena, eta podiuma, haren taldekide diren Andres Arratibelek