Aurten ez da Marostias txirrindularitza memorialik jokatuko
Gipuzkoako kimu eta gazte mailako taldekako erlojupeko txapelketarik ez du antolatuko aurten Ordiziako Txirrindulari Elkarteak. Proba hori Marotias Memoriala izenpean jokatzen zen. Gipuzkoako Txirrindulari Elkargoak hartutako erabaki baten ondorioz dator memoriala ez antolatzea, Ordiziako klubaren ohar batek jasotzen duenez. «Aparteko bilera batean hartu da erabakia. Ez da gure gustukoa, baina ez dago atzera bueltarik». Ordiziako Txirrindulari Elkarteak dioenez, Aztiriako probara zortzi txirrindulari eramatera «behartu» zuen kluba Gipuzkoako Elkagoak. «Gure babesleetako batek, Inverse arropa etxeak, egun berean Katalunian gazte mailako proba bat antolatu zuen, eta zortzi txirrindulari horiekin joateko eskatu zigun. Hori dela eta, Aztiriara beste 12 txirrindulari eramango genituela esan genion elkargoari, baina ez zuen onartu gure erabakia». Babesleei kalterik ez egiteko Ordizia klubari ez zaio «logikoa» iruditzen Gipuzkoako Elkargoaren erabakia. «Taldeko beste ziklistekin parte hartzen ez uztea ez da logikoa. Itsusia izango litzateke oso zortzi txirrindulari horiek irten, eta lehen kilometroan erretiratzea». Memoriala ez antolatzeko erabakia «babesleei kalterik ez egiteko» hartu du klubak.
Gipuzkoako kimu eta gazte mailako taldekako erlojupeko txapelketarik ez du antolatuko aurten Ordiziako Txirrindulari Elkarteak. Proba hori Marotias Memoriala izenpean jokatzen zen. Gipuzkoako Txirrindulari Elkargoak hartutako erabaki baten ondorioz dator memoriala ez antolatzea, Ordiziako klubaren ohar batek jasotzen duenez. «Aparteko bilera batean hartu da erabakia. Ez da gure gustukoa, baina ez dago atzera bueltarik».
Ordiziako Txirrindulari Elkarteak dioenez, Aztiriako probara zortzi txirrindulari eramatera «behartu» zuen kluba Gipuzkoako Elkagoak. «Gure babesleetako batek, Inverse arropa etxeak, egun berean Katalunian gazte mailako proba bat antolatu zuen, eta zortzi txirrindulari horiekin joateko eskatu zigun. Hori dela eta, Aztiriara beste 12 txirrindulari eramango genituela esan genion elkargoari, baina ez zuen onartu gure erabakia».
Babesleei kalterik ez egiteko
Ordizia klubari ez zaio «logikoa» iruditzen Gipuzkoako Elkargoaren erabakia. «Taldeko beste ziklistekin parte hartzen ez uztea ez da logikoa. Itsusia izango litzateke oso zortzi txirrindulari horiek irten, eta lehen kilometroan erretiratzea». Memoriala ez antolatzeko erabakia «babesleei kalterik ez egiteko» hartu du klubak.