
Bart goizaldean sutea izan da Aztiria auzotik gorago dagoen mendi sail batean, Mutiloako partean, 05:00ak aldera. Gipuzkoako suhiltzaileek itzali dute. Baso-bidean bertan kiskalitako auto bat topatu dute, matrikularik gabe. Han sortu da sutea.

Euri arriskua dagoela eta, ez da burutuko gaur arratsaldean jokatzekoa zen kaleko boulder hitzordua.

Ekainaren 1ean Xabier Ormazabal beka emango dute. Bere lagunek eta Urretxuko Udalak hainbat ekitaldi antolatu dituzte beka emate honen inguruan: street boulder saioa, musika, haurrentzako jolasak… Ormazabal goi mailako mendizalea

Xabier Urrate eta Mikel Diez mendizaleak indiar Himalaiako Nun mendian (7.135) izan ziren 2017ko udan. Azpeitiako Joxe Takolo beka irabazi zuten proiektuarekin. ...

19 urterekin bakarrik egin zuen Julen Ugartek (Legazpi, 1997) GR-11 ibilbidea. Legazpiko mendi astean hitzaldia eman berri du horren inguruan. Aitagandik datorkio ...

Igandean Irimogaine orientazio probaren bigarren edizioa egingo dute. Parte hartzaileei mapa bat emango diete eta bertan kokatuta egongo diren balizak aurkitu beharko dituzte. Batzuek besteek baino puntu gehiago ematen dute

Xabier Urrate urretxuarrak eta Mikel Diez zumarragarrak Indiako Himalaiako Nun mendia igo dute abuztu honetan. 7.125 metroko mendi honi Mendi Ahaztua deitzen diote. Ezaguna ez izate horrek zirraragarri bezain arriskutsu