
Aurpegian nabari zaio. Aurtengo edizioarekin gustura agertu da Mikel Valdivielso, Ehunmilak ultra traileko lasterketa burua. Balorazio "oso ona" egin du, korrikalari, antolatzaile, boluntario nahiz ikusleek "gozatzeko aukera" izan baitute.

Mendizalea, mendi korrikalaria eta Ehunmilak probaren arduraduna da Valdivielso. Halere, ez du izaten mendira joateko denbora askorik, antolaketa lanek denbora asko kentzen baitiote. Hala ere, merezi duela dio.

Markak hausten ari dira Ehunmilak, Goierriko Bi Handiak eta Murumendi mendi lasterketak: 1.166 korrikalarik eman dute izena dagoeneko. Ekainaren 7ra arte dago izena emateko aukera.



