sukaldariak

Olo hanburgesak

OSAGAIAK: Olo malutak Ura Azenarioa Kuiatxoa Tipula Pipar gorria Ogi xigortua Gatza Oliba olioa   ERREZETA: Bezperan olo malutak ontzi batean urez estalita jarri, eta gau osoan beratzen eduki behar dira. Barazki guztiak moztu, eta zartagin batean sueztitu ondoren, oloari ura kendu, soberan badu, eta barazkiekin nahastu. Gatza gehitu eta ogi xigortua nahasten joan testura likatsuko orea lortu arte. Lortutako ore puskak hartu, eta hanburgesen itxura eman behar zaie. Zartagina sutan jarri olio zorrotada batekin, eta prestatu ditugun haburgesak frijitu bi aldeetatik. Zerbitzatzeko garaian entsalada apur batez lagundu daiteke.

Goierriko Hitza

Juan Mari Arzak sukaldariak Ataungo eskola bisitatu du

http://youtu.be/f_8BZ0WAOX0 Ordu eta erdiko bisita egin du Juan Mari Arzak sukaldari ospetsuak, Ataungo Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxera. Haurrekin solasaldia egin, haien galderei erantzun eta eskolaren Otsoa irratian elkarrizketatu dute. Bi opari ere jaso ditu: amaren jaiotetxearen eta bera haurtzaroan bizi izan zen Sariarte etxearen aireko argazkidun koadroa, eta Irakaskuntza Ataunen, 1609-2009 liburua. Bi bertso ere kantatu dizkiote.

Aimar Maiz

Urretxu-Zumarragako Arzak eta Subijana

Zumarraga ez da Donostia, baina hemen ere jatetxe bikainak daude. Guztien buru, Etxeberri eta Kabia. Bakoitzak Repsol gidako bi eguzki ditu. Arrakastaren arduradun nagusiak sukaldariburuak dira: Bixen Egiguren zumarragarra eta

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa