
Sagardoak hiru-bat hilabete igaro ditu ontzen, eta probatzeko garaia iritsi da. Goierrin, Gipuzkoa guztian bezala, sagardogintza-tradizio luzea ...


Naturaren taupada jasotzen dute egutegiek. Hilabeteen izenek, egunen zerrenda ordenatuak eta astegunen segidek, taupada horren oihartzuna gordetzen dute askotan ahazten bada ere. Negua da, baina natura udaberriko loraldira begira ari da, ezkutuan kimatzen.

‘Arizkungo sagar dantza’ herri inauteria Urretxuko baserrietara eraman dute gaur goizean Lurra dantza taldekoek. Jose Mari Lasa eta Iparragirre plazak lotu ondoren, udaletxe aurrean egin duten lehen dantza 09:15ean, eta

Esanahi eta forma asko izan ditu Olentzero edo Olentzarok: enborra, urte-garaia, ura, ogia edo giza-irudia.
Gizaldien joanean, lausotu egiten da ospakizunen esanahia; ...


Urtarrilaren 6an hasi zen bolatako denboraldia, Goierrin. Legazpin Errege eguneko tiraldia izan zen, eta 10 urteko mutiko batek lehen aldiz bota zuen. Erregeek ekarritako oparitxo bat izan zen bola jokoarentzat, aspaldian oso bakana baita gazteen —are haurren— presentzia. Tradiziozko herri kirol gehienak bezalaxe, herri edo bailara gutxi batzuek eusten diote bolateari. Goierri, tartean. Gipuzkoa mailako edo eskualdeko lehiaketetan erregularki parte hartu ohi duen bolari multzoa gutxitzen ari da, pixkanaka. Eta batez besteko adina, igotzen.