
Nork ez ditu gazte garaian orduak eta orduak pasa arcade motako jolas makinetan? Gazte askoren eta dagoeneko heldu diren beste askoren afizio handietako bat izan da bideo-jokoena. Eta gaur egungo joko modernoen ondoan atzera gelditu direla badirudi ere, asko dira oraindik garai bateko joko klasikoei estimu berezia dietenak.
Arcade joko klasiko horiek, jolas makina zaharretan ez ezik, edonoren eskura jarri dituzte orain.
The Internet Archive guneak, mota horretako 900 bideojoko bildu eta doan jokatzeko moduan jarri ditu. Amstrad eta Atari kontsola klasikoen jokoetatik hasita,
80ko hamarkadako makina eta kontsola ezberdinen bidez ezagun egin ziren jokoak daude bertan. Besteak beste, Arkanoid, Commando, Dark Warrior, Galaga, Galaxian, Ghouls ‘N Ghosts, Marble Madness, PacMan edota Street Fighter bezalako jokoak aurki daitezke zerrenda horretan. Sartu, jokoa aukeratu eta jolastu besterik ez da egin behar.