Carlos de Cosek irabazi du Legazpiko argazki rallya
Carlos de Cos soraluzetarrak irabazi du Legazpiko Artzain Eguneko argazki rallya. Bigarren saria Iñaki Piñero barakaldarrak eramango du eta hirugarrena Errikarte Agirre legazpiarrak. Herriko onenari saria Jose Venegasi emango diote. Haurren lehiaketari dagokionez, 8 urte artekoetan Eneko Zengotita, Alex Murciego eta Eneko Heras izango dira sarituak, 10 urte artekoetan Karla Ibarnia, Xabat Laiglesia eta Uxue Gabiria eta 16 urte artekoetan Beñat Elkoroberezibar, Sara Gracia eta Kerman Olaizola. Sariak etzi banatuko dituzte, 19:00etan, kultur etxean.













