Ekaitzaren ondorengo barealdian, Tximistako aldapatik jauzia
http://youtu.be/w12GkMuAWrA Eguraldiak nahikoa lan eman du aste honetan, baina barealdi une horietako bat aprobetxatu du Imanol Urrestarazu lazkaotarrak parapentea hartu eta hegan egiteko. Txindokiko gailur aldera gerturatu eta Tximistako aldapatik egin du jauzi, elurtutako paraje ikusgarriak lagun dituela.













