Ernaiek ere atzoko manifestazioan agerraldia egin zuen, bost puntutan parodiak eginez
Greba orokorraren harira egin zen atzo arratsaldeko Beasaingo manifestatzioan Ernai gazte erakundeko hainbat kidek parodiak egin zituzten, manifestazioa pasa zen bost puntutan. Honako idatzi ere plazaratu dute, atzoko ekintzekin lotuta:
“Tren geltoki inguruan iaz EAEko 10.000 gazte inguruk etorkizun duin baten bila alde egin behar izan zutela salatu dugu. Hemen ez digute langabezia edota prekarietatea besterik eskaintzen. Gainera, etxebizitza eskubidearekin espekulatuz jolastu ondoren, eskuraezain bilakatu dituzte. Hezkuntza, osasungintza eta abar pribatizatzea horixe da: eskubideak merkantzia bilakatzea. Langabezi/prekarietateak gazteok inolako gaitasun ekonomikorik ez izatea dakar. Gainera, alokairu bidez edo erosiz etxebizitza eskuratzea ezinezkoa da. Ondorioz, gurasoekiko sekulako mendekotasuna dugu. 30 urteak pasa eta oraindik amaren gonapean bizi behar! Horixe da hain zuzen ere, banketxe, multinazional eta haien zerbitzura dauden Europar Batasuna eta alderdi politikoek (PP, PSOE, PNV, UPN…) opa digutena, haien patrikak are gehiago bete daitezen: KALE GORRIA!
Errealitate horren aurrean, sumiso eta akritikoak nahi gaituzte. Errealitate gordina aldatzen saiatu baino errealitate horretara txintik esan gabe egokituko diren gazteak. Horregatik ezarri nahi dute LOMCE hezkuntza erreforma, frankismo garaietan lez, ikasle sumiso, akritiko, sexista, espaiñol eta indibidualistak sortzeko.
Egoera jasanezina da! Gure etorkizuna lapurtzen ari dira! “NAHIKO DA!” esan behar dugu gazteok! sare sozialetan, abestuz, kamixetetan… baina batik bat, KALEAN!!!
Greba borroka kate luze baten abiapuntua izan da. Denon indarra ezinbestekoa izango denez, hurrengo ekimenetan parte har dezazun dei egiten dizuegu! Haiek legeak, konbenioak, polizia… dituzte beraien interesak defendatzeko. GUK, BORROKA!
Gogoratu Abu-Jamalek esandakoa: EROKERIA EZ DA SISTEMARI AURRE EGITEA, EZ EGITEA BAIZIK!!!”


















