Gabiriako Goardia Zibilen antzerkia, sarean
Gabiriko gazteek eurek sortutako antzerki bat oholtzaratu zuten azaroaren 24an Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Antzerkia grabatu egin zuten, eta youtubera igo dute. Baietz film laburraren eta Bertso Road Movieren atzetik, gabiriko gazteek sormeneako ga...
Gabiriko gazteek eurek sortutako antzerki bat oholtzaratu zuten azaroaren 24an Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Antzerkia grabatu egin zuten, eta youtubera igo dute. Baietz film laburraren eta Bertso Road Movieren atzetik, gabiriko gazteek sormeneako gaitasun aparta dutela erakusten jarraitzen dute lan honetan. Hogei minutuko iraupena du eta antzezlanak, Euskal Herri independiente batean integratu nahi duten Goardia Zibil batzuen istorioa kontatzen du. Bertsolaritzari lotutako antzerkia da, izan ere, Bertso Eskolen Egunerako prestatu zuten.













