
Sanperio kaleko etxebizitza baten hormatik 36ko gerrako jaurtigailu bat atera dute gaur eguerdian Ordizian. Jaurtigailua horma barruan lehertuta zegoen, eta jaurtigailuaren hondakinak eta berunezko hamaika bolatxo aterea dituzte. Ertzainek eta udaltzainek inguruko kaleak itxi dituzte ordu erdi batez, badaezpada ere, eta bizilagunak ere etxeetatik atera dituzte.
Lehendik lehertuta zegoen jaurtigailua zela esan dute eta bazekiten bertan zegoela, ateratzea falta zen. Horman jaurtigailua egondako zuloa ikus daiteke orain. Udaletxeko ordezkariak zein bizilagunak bertatik bertara jarraitu dituzte lanak. Behin jaurtigailua ateratzeko lanak eginda, bizilagunek euren etxeetara itzuli ahal izan dute, inolako arazorik gabe.
Bizilagun bat izan da ustezko lehergailu baten berri emanez udalera deitu duena. Udaletik jakitera eman dutenez, etxebizitzen azterketa teknikoa egiten ari da udala, “eta pentsa liteke horri lotuta emen duela bizilagunak abisua”.