Goierri ere .EUS da
Goierriko 9 udal webgunek eta hainbat herri informazio atari, alderdi eta enpresek bat egin dute PuntuEUS domeinuarekin
Apenas hilabete batzuk pasa dira .EUS domeinua martxan jarri zenetik, eta ehun bat aitzindarik hasitako bideari, milatik gora erakundek, proiektuk eta enpresak eman diete jarraipena, sareko euskal komunitatea zabalduz eta indartuz. Hala, dagoeneko 1.292 webgunek darabilte .EUS luzapena.
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunarekin batera eman zuten pausoa. Iñigo Urkullu lehendakaria bertan zela egin zuten ekitaldia, EiTB-ren Bilboko egoitzan. Izan ere, Eusko Jaurlaritza izan da bigarren fase honetan .EUS domeinurako jauzia eman dutenetako bat, euskadi.eus atariarekin. Ekitaldi horretan, «PuntuEUS domeinua euskara eta euskal kulturaren komunitatea» dela azaldu zuen Josu Waliño fundazioaren zuzendariak.
Orain zabaldu den bigarren fase honetan, erakunde publiko, elkarte eta enpresa ugari igo dira PuntuEUSen trenera. Izan ere, «.EUSek, euskal jendartearen ispilu birtuala izatea du helburu, euskal komunitate osoaren Interneteko irudi birtuala». Urtea bukatzerako, domeinu hau duten webguneak 2.000ra iristea espero dute.
Zerrenda:
PuntuEUS domeinuarekin bat egin duten webguneen artean, badira Goierriko erakunde, elkarte eta enpresak ere. Erakunde publikoak- euskadi.eus. Eusko Jaurlaritza.
- gipuzkoa.eus. Foru Aldundia.
- beasain.eus. Beasaingo Udala
- idiazabal.eus. Idiazabalgo Udala.
- lazkao.eus. Lazkaoko Udala.
- legazpi.eus. Legazpiko Udala.
- legorreta.eus. Legorreta Udala.
- ordizia.eus. Ordiziako Udala.
- urretxu.eus. Urretxuko Udala.
- zaldibia.eus. Zaldibiako Udala.
- zerain.eus. Zeraingo Udala.
- goierri.hitza.eus. Goierriko Hitza.
- gitb.eus. Goierri Irrati Telebista.
- jakintza.eus. Jakintza Ikastola.
- lazkaotarrok.eus. Lazkaoko herri informazioaren ataria.
- ordiziarugby.eus. Ordiziako Errugbi Elkartea.
- uzikastola.eus. Urretxu-Zumarragako Ikastola.
- zingizango.eus. Legazpiko Zingi-Zango euskara elkartea.
- iparragirre.eus. Idiazabalgo Iparragirre eraikuntza enpresa.
- eajpnvbeasain.eus. Beasaingo EAJ-PNV alderdia.













