Goierritik Lodosako ikastolari agertutako elkartasuna eskertu dute sarean
Lodosako ikastolari elkartasuna agertzeko hainbat ekintza burutu dituzte azken asteetan Goierriko herri ugaritan. Hainbat herritatik elkartasun mezuak ere josi dituzte bideo batean, eta bide batez, goierritarrei eskerrak emateko ere baliatu dute ikus-entzunezkoa. Youtubeko luistorrano erabiltzaileak sareratu du lana.













